Bidaltzeko epea: irailaren 20ra arte

ES | EUS

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Arabako hiriarteko foru garraioari begirada bat 2017

  1. “Mugi Zaitez Araban! Arabako hiriarteko foru garraioari begirada bat” argazki-lehiaketaren lehenengo edizioa Diario EL CORREO S.A.U.-k antolatu du Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailarekin lankidetzan
  2. Lehiaketaren xedea da foru garraioari buruzko argazkirik onenak egin eta bidaltzen dituzten hiru erabiltzaileak saritzea. Arabako Foru Aldundiak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailaren bidez hiriarteko garraio-sare berria jarri du abian ordutegi eta ibilbide berriekin, ibilgailu irisgarriak dira, BAT txartelarekin ordaindu daiteke eta ibilbideak eta maiztasunak optimizatu egin dira garraio publiko kalitate handiagokoa, erosoagoa eta irisgarriagoa eskaini asmoz, arabar herritarren mugikortasuna bermatu asmoz eta lurralde-orekan eta gizarte-kohesioan aurrera egin asmoz.
  3. Lehiaketara argazkiak bidaltzeko, xede horretarako egokitu den webgunea erabiliko da.
  4. Lehiaketan parte hartzeko, ezinbestekoa da 18 urtez gorakoa izatea eta EL CORREON erregistratuta egotea, datu hauek emanaz: izena, abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa. Aurrez erregistratuta egonez gero, egiaztatu zure fitxak edo erregistratutako erabiltzaile profilak zure telefono zenbakia baduela, horrela errazago jarriko baikara zurekin harremanetan, lehiaketa irabaziz gero.
  5. Lehiaketan izena ematea doan da. Baldintza bakarra EL CORREON behar bezala erregistratuta egotea da, oinarri hauetako 4. puntuan adierazi bezala, eta lehiaketako oinarriak onartzea ere ezinbestekoa da.
  6. 6. Bidalitako argazkiak lehiaketako gaira mugatu beharko dira: Arabako hiriarteko foru garraioa. Erabiltzaile bakoitzak gehienez hiru argazki bidali ahal izango ditu lehiaketara dagokion datu-orria erabiliz eta hor adierazi beharko du bidalitako argazki bakoitza zer kategoriatakoa den.

    KATEGORIAK:

    Foru garraioa gure eguneroko bizitzan: Arabako hiriarteko foru garraioan igarotzen dugun denbora islatu beharko dute irudiek. Arabar askok egunero erabiltzen dugu foru garraio publikoa toki batetik bestera joateko, ikastera, lanera, aisiara... Gure bizitzaren zati bat hiriarteko garraioan igarotzen dugu eta kategoria honetara bidalitako argazkietan hori islatzea nahi genuke.

    Foru garraioa eta zure herria: irudi hauetan islatu beharko da Arabako hiriarteko foru garraio-sistemaz harro gaudela eta Vitoria-Gasteiz gainerako arabar eskualde eta herriekin eta horiek elkarrekin komunikatzeko duen funtzioa erakutsi behar dute.

    Berrikuntzak eta hobekuntzak foru garraioan: irudi hauetan islatu beharko da zerbitzua hobetzeko eta arabarren esku garraioko foru sistema azkarragoa, erosoagoa eta irisgarriagoa jartzeko azken urteetan zer berrikuntza eta hobekuntza sartu diren.

  7. Argazkiak jasotzeko epea 2017ko abuztuaren 27an hasiko da eta 2017ko irailaren 14ko gaueko 23:00etan amaituko da. Epe horretatik kanpo jasotako argazkiak ez dira lehiaketan sartuko.
  8. Dagokien datu-orria erabiliz bidali beharko dira argazkiak, jpg formatuan eta gehienez ere 5MB izan beharko dira.
  9. Argazkiak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira eta beste lehiaketa edo sariketaren batean saritu gabeak.
  10. Partaide bakoitzak gehienez ere 3 argazki aurkez ditzake koloretan edo zuri-beltzean.
  11. EL CORREOK beretzat gordetzen du lehiaketako baldintzak betetzen ez dituzten argazkiak atzera botatzeko eskubidea.
  12. Lehiaketako argazkiak webgune honetan argitaratuko dira, lehiaketako antolaketak onartu ahala. Webgune honetatik ere sartu ahal izango da: http://www.araba.eus/alavabus/
  13. EL CORREORA argazkiak bidaltzeak esan nahi du, igorlearen egiletza berariaz aitortzen dela eta EL CORREO ez da egiten hirugarrenek horren inguruan egin ditzaketen erreklamazioen arduradun.
  14. Argazkiak bidaltzeko epea amaitutakoan, epaimahai espezializatu batek baloratuko ditu bidalitako argazki guztiak eta sari hauek emango ditu:

    SARIAK hiru kategorietako bakoitzean argazkirik onena bidali dutenentzat: bi lagunentzako gau bat ostatu erdian Arcos de Quejana hotelean + Ikustaldi gidatua eta BAT txartela 100 eurorekin, Arabako Foru Garraioan erabili ahal izateko.

    Parte hartzearen SARIA:

    • Lehiaketan parte hartu izana saritu eta eskertzeko, zuen argazkiak bidali dituzuenen artean 3 BAT txartel zozketatutako ditugu, bakoitza 50 eurorekin.

  15. Sariak besterezinak dira eta indarrean dagoen zerga-legediaren mende daude; behar izanez gero, legez ezarritako atxikipenak egingo dira eta parte hartzaileek berariaz onartzen dute hori.
  16. EL CORREOK beretzat gordetzen du sari hauen ordez antzeko ezaugarriekiko beste bat emateko eskubidea, inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe. Sarien ordez ezingo da jaso horien balioa esku-dirutan.
  17. LEHIAKETAKO FASEAK hiru kategorietako bakoitzera argazkirik hoberena bidali dutenentzat:

    • 1. FASEA - Argazkiak bidali: 2017ko abuztuaren 27tik irailaren 14ko 23:00etara.

    • 2. FASEA - Epaimahaiaren deliberazioa: irailaren 19a baino lehen aukeratuko ditu epaimahaiak hiru argazki irabazleak, kategoria bakoitzeko bat, eta irabazleekin harremanetan jarriko da. Era berean, parte hartzeagatiko saria norentzat den erabakitzeko zozketa egingo da.

    • 3. FASEA - Irabazleen izenak irailaren 22an argitaratuko dira.

  18. Irabazle guztien izenak elcorreo.com webgunean (Lehiaketaren berezko kanalean) argitaratuko dira eta EL CORREOK irailaren 22an argitaratuko duen gehigarrian ere bai. Era berean, horietako bakoitzari mezu bat bidaliko zaio erregistratzean adierazitako helbide elektronikora edo telefonora, eta gehienez ere 24 orduko epean erantzun beharko du, saria onartuz. Adierazitako epean erantzunik jasotzen ez bada edo adierazitako helbide elektronikoa edo telefonoa ez badira zuzenak, hurrengo postuan geratu den argazkiaren egilearentzat litzateke lehenengo postu hori eta, ondorioz, horrek jasoko luke saria ere.
  19. Lehiaketa saririk eman gabe geratu daiteke epaimahaiak hala eskatuz gero, argazki gutxi bidali direlako edo bidalitakoak kalitate txikikoak direlako.
  20. Epaimahaiak erabakiko du oinarri hauetan aurreikusi gabeko ezuste oro.
  21. LEGEZKO OHARRA

    • Oinarri hauek onartuz gero, erabiltzaileak aitortzen, ziurtatzen eta baieztatzen du adinez nagusia dela, bere identifikazio-datuak egiazkoak eta egiaztagarriak direla, aurkeztu dituen argazkien egilea dela eta argazki horietan agertu eta identifikatu daitezkeen pertsonen berariazko eta zalantzarik gabeko baimena duela. Argazkietan EZINGO DA AGERTU ADIN TXIKIKORIK.

  22. Parte-hartzaileek aitortzen eta onartzen dute "Mugi Zaitez Araban! Arabako hiriarteko foru garraioari begirada bat” argazki-lehiaketan parte hartzearen ondorioz, argazki eta irudi horien ustiapen-eskubideak eskualdatu egin direla EL CORREO S.A.U. (www.elcorreo.com) egunkariaren eta Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailaren http://www.araba.eus/alavabus/ alde jabetza intelektualeko legedian aurreikusitako gehienezko aldian, lurralde arloko mugarik gabe eta argazki eta irudi horiek erreproduzitu, banatu, publikoki komunikatu eta edozein euskarri edota bitarteko erabiliz eraldatzekoa ere bai EL CORREOren titularpeko komunikabideetan eta Arabako Foru Aldundiaren enpresetan (beren xedea dena delakoa izan arren eta erakunde hauek antola ditzaketen beste argazki-lehiaketa batzuen sustapena egitea, barne). Aurreko hori guztia, argazkien egileei inolako kontraprestaziorik eman gabe; gehienez ere, argazkiarekin batera egilearen izena argitaratuko da.
  23. Espainiar Legeak arautzen ditu lehiaketako oinarriak. Partaideak Arabako epaitegi eta auzitegien mende jartzen dira, izan dezaketen foruari berariaz uko eginda, egon daitekeen gorabehera oro ebazteko.